“Egoitza kantuan” proiektua abian

Alkarri elkarteak arlo psikosozialean kudeatuko duen lehen proiektua izango da hau. Proposamenaren helburua erabiltzaileen partaidetza sustatzea izango da, euren gustu eta lehentasunak errespetatuko dituen bakarkako arreta eskainiz.

Datorren Maiatzaren 28an Mesedeetako ama egoitzako erabiltzailez osaturiko talde batek “Egoitza Kantuan” proiektuari hasiera emango dio.  Ekintza hau larunbatero egingo dute, uztailaren amaiera bitarte, eta Alkarri elkarteko Esti Sánchez begiraleak eramango du aurrera.

Proiektu honen helburu nagusia herriko jaietan egoitzan kontzertu bat eskaintzea izango da. Honez gain, egoitzako erabiltzaileei onurak ekarriko dizkie eta musika gustuko duten pertsonen parte hartzea sustatzen lagunduko du era aktibo zein pasiboan. Erabiltzaile eta familien arteko interakzioa proiektu hau aurrera eramatearen helburu nagusietako bat izango da ere.