“Pintxo-pote residentziala” lehiaketa Mesedeetako egoitzan

Elkarteen arteko laguntasuna indartu, pertsona nagusiekiko kontzientzia hartu eta egoitzako ekintzak sustatzeko asmoarekin sortu den ekintza.

Ostiral honetan hasiko da Alkarrik prestatutako “Pintxo-pote residentziala” lehiaketa Mesedeetako egoitzan. Lehiaketa honetan Bizikale elkarteko kide batek bere pintxo onena egingo du hilero egoitzako nagusien aurrean. Pintxoa prestatzen duen bitartean, bere lanaren egunerokotasunari buruz hitz egingo die eta baita egoiliarren galderak erantzun ere.

Urtearen amaieran, lehiaketa honetan parte hartu duten Bizikaleko partaide guztiak gonbidatuko ditu egoitzak eta urteko pintxorik onena bozkatuko dute egoiliar, senide eta langileekin batera. Irabazleak “I. Pintxo-Pote residentzialaren” irabazle txapela jasoko du.

Lehenengo gonbidatua Pili Espiga izango da, Txuritxu gozotegiko dendaria eta “Ganba Koktel” bat prestatuko duela jakinarazi digu. Ekintzan parte hartzen duten pertsona guztiek, Alkarri Elkarteko  boluntario gisa aurkeztuko dira egoitzan.

Pirata botila proiektuaren erakusketa

Gogoratu, Pirata-Botila proiektuaren erakusketa, egoitzako saloi nagusian ikusteko aukera izango duzuela datorren ostirala arte. Bertan, Plaentxi H.I-ko ikasleen lanak aurkituko dituzue.

Mila esker ekintzetan parte hartuko duzuen guztiei eta animatu zaitezte egoitza bisitatzera!