Abesbatza arabar errioxan egun pasa

Erabiltzailearen aurpegia Ezoziko Ama abesbatza 2015ko eka. 14a, 12:32

DSC02314 txiki
Ekainan 13an, zapatuan, Ezoziko Ama abesbatza Eltziegon (Araba) izan zen. Marqués de Riscal bodegak bisitatu ondoren herrian ere bisita turistikoa egin genuen.

Asteazken honetan, hilak 17, Musika Eskolako kontzertuan parte hartuko du abesbatzak.

Bodegara bisita

Zapatuan goizean goiz irten ziren abesbatzako kideak Soraluzetik Eltziegora bidean. Hara iritsitakoan Marqués de Riscal bodega bisitatu zuten. Frank Gehry arkitektu famatuak eraikitako hotela, mahatsondoak eta ardoa nola egiten duten ikusi zituzten abesbatzakoek. Bisita amaietzeko ardo dastaketa egin zuten.

Herria ezagutzen

DSC02345 txiki
Ondoren Eltziego bisitatu zuten. Gida turistiko baten laguntzaz herriko hondarea ezagutzeko aukera izan zuten. Bisitaren ostean, herriko plazan eta inguruetan abesti batzuk eskaini zizkieten hango herritarrei. Publikoaren artean herriko alkate aukeratu berria ere bazegoen eta ondo baino hobeto hartu zituen Soraluzetarrak.

Bazkaria La Cueva jatetxean egin zuten. Giro ederrean bapo gozatu ondoren, denboran nahi baino gehiago luzatu zen eta handik irtetzean zuzenean herrira buelta egin zuen Ezoziko Ama abesbatzak.

Amaitzeko Soraluzen

Herrira iritsita kalean gora kalean behera ibili ziren han eta hemen kantuak abestuz.

Eguneko argazki gehiago gure facebook orrian: www.facebook.com/EzozikoAmaAbesbatza

Musika Eskolako kontzertua, plazan

Bestalde, asteazken honetan, arratsaldeko 19:00etan, Musika Eskolako kontzertuan parte hartuko dugu. Haurren eta gaztetxoen abesbatzekin bi abesti abestuko ditugu: Adiemus eta Miracles.