Urteroko kalejira Santa Ageda bezpera ospatzeko

Eguazten honetan, hilan 4an, urtero moduan ohittura zaharrak mantenduz, Santa Ageda bezpera ospatzeko kalejiran urtengo da Ezoziko Ama Abesbatza.

2013ko kalejira

Arratsaldeko zazpi t'erdietan (19:30) hasiko da kalejira eta Soraluzeko Txistulari Taldearekin batera arituko gara. Besteak beste Plaza Zaharrian, Gilako zubian, Santa Ana kalian, Etxaburueta kalian eta Estaziño kalian eskainiko dittugu egun berezi honetako kanta eta koplak.

Parte hartzeko deia

Abesbatzaren parte izan diran abeslari guztiak gonbidatuta daude gurekin kantatzera etor daitezen. Kalejira baino ordu erdi lehenago (19:00tan) entsegu lokalera etortzea eskatzen diegu. Nahi izanez gero, bihar ere (martitzena), 21:00-21:30 bitartean gure ohiko entsegura etor daitezke kantuak errepasatzera.