Elkartasun ekimenak

Laguntza eskatzeko telefonoa: 676 33 98 28

Dagoeneko 50 lagunek eman dugu izena bolondres bezala aritzeko eta Soraluzeko Zaintza Sarea prest dago gure nagusiei laguntza ematen hasteko. Telefono bat ere jarri dugu laguntza eskatu ahal izateko: 676 33 98 28.

Egoera delikatua da. Konfinamendu egoeran gaude. Etxean egon behar dugu eta ahalik eta gutxien irten. Aiton-amona batzuek badute nork egin erosketak, beste askok ez. Batzuek erosketetara irten nahi dute, haize pixkat hartu; beste batzuk gaixotzeko beldur dira, bakarrik sentitzen dira eta konpañia telefonikoa eskertuko lukete. Guztion ardura da denak babestea.
 
Orain, lehentasunezkoa da gure laguntza helaraztea eta horretarako galdetegi bat prestatu dugu bertan jendearen beharrak jaso ahal izateko, eta ondoren prest dauden bolondresak lanean jartzeko.  
 
Mezu hau ahalik eta jende gehienari zabaldu behar diogu. Zure aitari. Zure amari. Zure amamari. Zure aitxitxari. Zure portaleko pertsona nagusi horri. Whatsappik ez badu edota ez bada mugikorrarekin ondo konpontzen, jaso bere datuak eta zuk bete. Lehen bait lehen jarriko gara berarekin harremanetan. Denon artean zainduko ditugu.
 
Beraz, zabaldu mezu hau lau haizetara, beharra duen edonorengana hel dadin! Gure nagusiek eskertuko digute.
 
Soraluzeko Zaintza Sarea.