Iritzi-bilketa proiektu berriaren oinarriak zehazteko

Iazko uztailean Gaztetxearen ardura hartu genuen taldeak iritzi-bilketa burutuko dugu zubiko gune horrek etorkizunean izan behar duen oinarrizko jarduna zehazteko.

Iritziak jasotzeko, dokumentu bat prestatu dugu eta berau eska daiteke soraluzekogaztetxia@gmail.com helbidera idatzita edo ekainera bitartean hilabeteko lehen martitzenetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean egingo dugun bileretara agertuta.