Plazentziatarren ahotsak makinei euskaraz irakasteko

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2023ko abe. 4a, 07:22

Euskararen Nazioarteko Egunean, hogeitamar plazentziatar baino gehiagok grabatu zituzten euren ahotsak Mozilla fundazioak martxan jarritako Common Voice ekimena elikatzeko. Antolatzaileek gogorarazi dute edozeinek egin dezakeela bere ekarpena edozein momentutan Gaitu.eus webgunean bere ahotsa grabatuta, horretarako nahikoa da saioko ahozgoran irakurri behar diren bost esaldiak ahoskatuta.