Kantu-jolas tailerra izango da ostiralean familientzat

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2023ko aza. 28a, 12:00
"Haurren aurrean helduok heldu" ekimenean egin zen lehenengo aldiz tailer hau.

Kantuak dituzten jolasak ikasi eta haietaz gozatzeko aukera izango dute urtebete eta zazpi urte bitarteko umeak dituzten familiek ostiralean, Ane eta Arianneren musikaz lagunduta.

Helduak eta umeak elkarrekin arituko dira saioan, eta Euskal Herrian tradiziozkoak diren kantudun jolasak egingo dituzte. Horien artean egingo dituzte altzoan hartuta umeari abestekoak, eskuekin egitekoak, zotz egitekoak, taldean zein binaka jolastekoak… Ane Ugaldek eta Arianne Unamunok gidatuko dituzte jolasak eta gitarra, flauta eta ahotsarekin musikaz lagunduko.

Izena emateko, online egin daiteke (klikatu HEMEN) edo 601602347 zenbakiaren bitartez.