Jolas Parkeen inguruko hitzaldi eta eztabaida

Maiatzaren 2an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera herriko Antzokian izango da hitzordua. Bertan, "Jolasan Estaziñua" prozesuaren xehetasunak azalduko dira eta Txusma Azkona irakaslearen eskutik eztabaidari bide emateko jolas parke "ezberdinen" esperientziak azalduko dira.

Kukumixo aisialdi taldearekin elkarlanean Soraluzeko Hezkuntza proiektuak bultzatutako egitasmoa da "Jolasan Estaziñua"; zeinak estazio zaharreko parkea berritzea helburu izateaz gain, jolas parke ereduaren inguruko eztabaida zabaldu nahi duen. Nola eragiten du horrek haurren heziketan?

Galdera horri eta gehiagori erantzuna ematen saiatzeko hurrengo asteartean (19:00etan) Txusma Azkona Lizarrako Arieta haur eskolako zuzendaria gerturatuko da herriko Antzokira. Saioa hiru zatitan banatuko da eta ordu eta erdiz luzatzea aurre ikusten da. Lehenik "Jolasan estaziñua" prozesuaren azalpena emango da proiektuaren xehetasunak ezagutzera emateko; ondoren, Azkonak bizi izan dituen hainbat esperientzia azalduko ditu; eta, bukatzeko, bertaratutakoen artean iritzi ezberdinak jaso eta eztabaida emateko dinamika bat egingo da.

Jakinarazi nahi da haurrentzako zaintza zerbitzua eskainiko dela eta harremanetarako email helbide hau erabiliko dela: jolasanestazinua@gmail.com

 

 

NOIZ: MAIATZAK 2, ASTEARTEA, 19:00

NON: ANTZOKIAN