“Milioi bat euroko inbertsioa bideratuko dugu pabiloi berria egiteko” Jesus Blanco

  Gizartea

“Milioi bat euroko inbertsioa bideratuko dugu pabiloi berria egiteko” Jesus Blanco

Elesa+Ganter Ibericak pabiloi berria eraikitzen dihardu Mendiola industrialdean. Azken urteotan enpresaren jarduna hazi egin da nabarmen, eta, aurten, eraikina handitzea erabaki dute. Jesus Blanco bilbotarra da enpresaren gerentea, eta berak azaldu dizkigu sustraiak Italian eta Alemanian dituen Soraluzeko filialaren nondik norakoak.  

#ABIAN Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokak 70 lanpostu baino gehiago eskaintzen ditu

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

#ABIAN Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokak 70 lanpostu baino gehiago eskaintzen ditu

Lan bila ari diren pertsonek Debegesaren webgunean –www.debegesa.eus – jaso dezakete lan-eskaintza hauen guztien berri, eta bertan eman behar dute izena martxoaren 20a baino lehen.

Ludotekako gela berria inauguratu dute

  Gizartea

Arratsaldeko 17:00etan izan da inaugurazio ekitaldia eta bertan izan dira ludoteka berritze prozesuan lanean jardun duten arduradunetako batzuk. Azalpenen ostean jatekoaz eta edatekoaz gozatu dute bertaratu diren haur eta nagusiek.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Erasoen aurka eta askatasunaren alde, "Ni neu" lemapean

  Gizartea

Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, "Ni Neu" lelopean, hainbat herritar batu ziren atzo eraso matxisten aurka egin zen elkarretaratze berezian. Musika, poesia eta dantza uztartu zituzten norbanakoaren askatasunaren aldeko aldarrikapena egiteko. 

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Zein baliabide daude eraso matxistei aurre egiteko? egokiak dira?

  Gizartea

Zein baliabide daude eraso matxistei aurre egiteko? egokiak dira?

Korner Moreak, indarkerien kontrako kolektiboak, jakinarazi du lau emakumezko erasotu dituztela herrian. Gogoeta gai hartu ditugu erasoak eta hauei aurre egiteko neurriak.

Gutuna: "Ez zaude bakarrik"

  Gizartea

Gutuna: "Ez zaude bakarrik"

Martxoko agenda ilusioz prestatzen ari ginala harrapatu ginttuan notizia tristiak, tratu txarren beste kasu bat Plaentxian.

Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

Emakumeen Nazioarteko Egunean, adierazpen instituzionala kaleratu dute Soraluzeko Udaleko alderdi politikoek; feminismoa aldarrikatu dute eta antolatu diren ekintzetan parte hartzera deitu dute.

Gertuagotik (III)- Lan Bolondresa egoitzetan

  Gizartea

Hirugarren saioan lan bolondresari buruz hitz egin dugu Soraluzeko zaharren egoitzako erabiltzaileekin, langileekin eta herriko hainbat merkatarirekin.

Lertxuna VS kaioak

  Gizartea

Kaioek behin eta berriz erasotzen diote airez lertxunari, eta honek ahal duen moduan saihesten ditu. Gurutze Agirrek herriko teilatu batean grabatutako bideoa da. 

1928ko kintoen bazkaria

  Gizartea

1928ko kintoen bazkaria

1928. Urtean jaiotakoen bazkaria egin dute gaur Armendin; bederatzi emakumezko batu dira. Argazkia: Amaia Argarate.

Herritarrek eraso matxistak salatu eta emakumeei babesa adierazi diete

  Gizartea

Herritarrek eraso matxistak salatu eta emakumeei babesa adierazi diete

“Eraso gehiago ez” lemapean, soraluzetar ugari batu da plazan, azken egunetan herrian gertatutako eraso matxistak salatu, eta erasoak jasan dituzten emakumeei, eta euren senideei, babesa adieraztea. Argazkia: Aitziber Mayo. 

Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Debabarrena Berritzen proiektua jarriko du martxan Debegesak

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Debabarrena Berritzen proiektua jarriko du martxan Debegesak

Martxoaren 1ean aurkeztuko da proiektua Debegesan, 9:00etatik aurrera. Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eskualdeko berrikuntza sozialean eragin nahi du proiektuak.

Mekolaldeko pasabide berria jartzen

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Azaroan bota zuten zubi zaharra, eta berria egiteko lanak aurrera doaz. Zubi zaharraren eraisketa lanak bezala, pasabide berriarenak ere Urartetxe enpresa ari da egiten. Bi metro zabal eta 35 luze izango da oinezkoendako pasabide berria.

Urruntze agindua ezarri diote domekan erasoa egin zuen gizonezkoari

  Gizartea

Urruntze agindua ezarri diote domekan erasoa egin zuen gizonezkoari

Korner Moreak jakinarazi du asteburuan "bi tratu txar kasu" gertatu direla herrian. Udaltzainburuari galdetuta, baieztatu digu erasoetako bat domekan gertatu zela, eta epaileak urruntze agindua ezarri diola gizonezkoari. 

Konzentrazioa herrixan egon diren bi tratu txarren kasuak salatzeko

Konzentrazioa herrixan egon diren bi tratu txarren kasuak salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburuan tratu txarren bi kasu herrixan!!!! Eraso guztiek erantzuna izan behar dutelako, KONZENTRAZIOA deitzen dugu asteazkenerako.

Zibismoaren ordenantza (II.saioa): espazio publikoaren txukuntasunaz

  Gizartea

Zibismoaren ordenantza (II.saioa): espazio publikoaren txukuntasunaz

Ostegunean, hilaren16an egin zen "herritarren arteko bizikidetza"  hobetzea helburu duen prozesuaren bigarren saioa. Espazio publikoen txukuntasuna arautzen duten gaiak izan ziren udaleko arduradun eta bertaratutako herritarrek landutakoak.

Maiatzaren 7ko kontsultak badu galdera

  Gizartea

Joan zen eguenean erabaki zuten  zein izango den Gure Esku Dagok maiatzaren 7an soraluzetarrei egingo dien galdera:"Nahi al duzu Euskal Herri Independente bateko herritarra izan?". Horixe izan zen bozkarik gehien jaso zituen aukera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Aratosteetakoa dantza erakustaldia izango da lehiaketa beharrean

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Aratosteetakoa dantza erakustaldia izango da lehiaketa beharrean

Udaleko Kultura Batzordeak hainbat aldaketa egin dizkio aratosteetako asteartean ospatu ohi den haurren dantza edo play back lehiaketari; lehiaketa beharrean erakustaldia izango da.

Domeka gaueko haizetearen ondorioak

  Gizartea

Domeka gaueko haizetearen ondorioak

Domeka gaueko haizeteak hainbat kalte eragin zituen herrian. Esaterako, Etxebarri baserriko txabolaren teilatua erauzi zuen, eta pago bat bota, Karakaterako bidean. Argazkiak: Juan Mari Oregi eta Nestor Iñurrieta.  

Txokolate lapurreta, gimnasia egiteko jolasik onena

  Gizartea

Txokolate lapurreta, gimnasia egiteko jolasik onena

Gaur goizean, eskolako lehenengo orduan, ikastetxeko gaztetxoek txokolate lapurretan jardun dute Plaza Berrian. Ariketa fisikoa egiteko eta talde lana lantzeko jolas egokia iruditu zaio Jabi Aldai irakasleari.