1573. urtean Soraluzeko armagileak elkartu eta 'Fabrica de armas de fuego de Placencia' eratu zuten. Aurten, 450 urte bete dira eta Sorapediak sei kapituluz osatutako serie laburra prestatu du gertakari haren berri emateko.
‘Armagintza Soraluzen’ liburua argitara udazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia. Soraluzeko entziklopedia digitala. 2023 abu 23 Soraluze

Udazkenean, Soraluzeko armagintza aztergai duen liburua argitaratuko du Felix Arizaga Arrasate (Soraluze, 1950) egileak: Armagintza Soraluzen - La armeria en Soraluze. Aurreratu duenez, liburuak 250 orrialde inguru izango ditu eta armagintzak Soraluzen izan duen garapenaren eta historiaren berri jasoko du, ilustrazio ugarirekin.

Oharra: Soraluzeko Arma Fabrikaren 450. urteurrena kanaleko artikuluen eduki nagusia Felix Arizagaren liburutik atera dugu, aurrerapen modura eskaintzeko.