Asturiasen firin-faran

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 24a, 09:03

Astelehena ezkero, Asturias ari dira ezagutzen bertatik bertara 40 soraluzetar pasa, Itxaropena Erretiratuen Eskutik. Astelehenean ailegatu eta goizean Ribadesella ikusi eta arratsaldean Oviedon bisita gidatua egin zuten. Atzo, berriz, Samuño bailaran hasi zuten goiza, Meatzeko Trenaren ekomuseoa bisitatuz eta arratsaldean Luencon ibili ziren. Gaur, eguaztena, dute azkeneko eguna bertan. Gijon bisitatuko dute eta bazkaldu ondoren hartuko dute etxerako bidea. Argazkiak: Rosa Zabala eta Marian Begil.

Kontatu dutenez, "oso gustura" dabiltza eta jendea "oso pozik". Gainera, atzo arratsaldean kenduta, gainerakoan oso eguraldi ona izaten ari direla esan dute.