Jakitzeko modukua

Txabola bat erre da Loralden

Ubane Madera Zangitu 2022ko aza. 20a, 14:51

Gaur, domeka, 13:55ean abisua jaso dute Gipuzkoako suhiltzaileek, Loralden txabola bat sutan zegoela esanez. Berehala bertaratu dira eta 14:15erako kontrolatuta zuten sua. Ondoren, brasak ondo emendatzen jardun dute. Esan dutenez, ez da zauriturik izan. Material grafikoa: Angel Garcia, Iker Aldazabal eta Ana Sebal.