Pasa den asteburuko kolpe latzari buelta ematera irtengo da bihar Sora

Ander Gomez 2024ko api. 26a, 07:53
Argazkia: Joaquín Ruiz.

Zapatu honetan, apirilaren 27an, Antzuola K.E. hartuko du Gorengo mailako taldeak Ezoziko futbol zelaian. 11:30ean hasiko da partida eta, aurreko jardunaldian Seguran bizitako porrotaren ostean, sailkapeneko bederatzigarren postutik igotzeko edo gutxienez berauri eusteko borrokatuko dute etxekoek.

Apirilaren 20an, Seguraren kontra jokatu zuten Sorako Gorengo mailako mutilek, 26. jardunaldian.

Partida gogorra izan zen pasa den asteburukoa, bost goleko aldeagatik galduz eta bi txartel gorri jasota. Irabazten hasi ziren bertakoak, norgehiagoka hasi eta lehen hamar minutuetan bi gol lortuta. Lehen zatiko gainontzeko minutuetan ez zen markagailua aldatu, epaileak atsedenaldia adieraztear zegoen arte: Danier Rolando Flores Rolanek estreinatu zuen Soraren markagailua (⚽44'), eta 2-1 esperantzagarri batekin joan ziren aldageletara.

Bigarren zatiko lehen gola Segurakoek egin zuten, zelairatu eta hamar minutura berriz ere. Baina, handik gutxira, Mikel Oregi Letu kapitainak gol bateko aldea berreskuratu zuen (⚽60'). Segituan helduko zen ordea 4-2a markagailura eta, hortik aurrera, zeharo okertu zen partida plazentziatarrentzak. Goierrikoen hurrengo erasoaldian, penaltia adierazi zuen epaileak eta txartel gorria atera zion Bienvenue Biokou Biori, "gol aukera batean aurkaria zangotrabatzearren" (🟥69'). Aukera aprobetxatu eta beste gol bat gehitu zuten haiek, 5-2 markagailuan. Gauzak gaizki, are txarrago bukatu zuten: Partida amaitu aurretik, beste txartel gorri bat (🟥Jon Perez, 88') eta beste bi gol jaso zituzten kontran, 7-2 amaituz. Aurkariek, bi txartel hori jaso zituzten bakarrik.

Hala eta guztiz ere, bederatzigarren postuari eusten dio Sorak tinko, eta bertan jarraitzeko edo gainetik dagoen Danena puntutara berdintzeko asmotan zelairatuko da bihar goizean, 11:30ean, Ezozin.


Gainontzeko taldeen partiduak (aurkaria, tokia, ordua) Plaentxia.eus-eko Soraren blogean.