Mus txapelketa antolatu dute Galtzagorriek

Ander Gomez 2024ko api. 9a, 07:32

Hilaren 20an, Mus txapelketa jokatuko da Gaztetxean eta, dagoeneko, zabalik da izena emateko epea. Interesa duten bikoteak inskribatu daitezke online fomularioa beteta edo Bolia tabernara gerturatuta.

Apirilaren 20an (zapatua), Mus txapelketa egingo da Gaztetxean, Soraluzeko Galtzagorrien eskutik.

Zortzi erregeetara jokatuko da, 16:30ean hasita, eta jokalarientzat zein bertaratzen den edonorentzat barra zabalik egongo dela jakinarazi dute, pintxo eta edariekin. Gainera, Galtzagorriek antolatutako lehen karta txapelketa izan arren, irabazleek "sari potoloak" jasoko dituztela agindu dute:

  • 1. saria: Txurruka jatetxean bi pertsonandako otordua.
  • 2. saria: Bi txuleta.
  • 3. saria: Bi ardo botila.

Izen-ematea hurrengo formularioa beteta egin daiteke: Mus txapelketa 2024 (izen-ematea). Bestela, Bolia tabernan bertan ere apuntatzeko aukera egongo da. Inskripzioak 20 euroko kostua du bikoteko eta egunean bertan ordainduko da.