Heriz eta Unanue Euskal Herriko mus txapelketaren finalean Zuberoan

Egoitz Unamuno 2024ko mar. 25a, 10:23

Zapatuan, Jon Herizek eta Iosu Unanuek XV. Euskal Herriko Mus Txapelketaren finalean parte hartu zuten Zuberoako Altzai herrian. Bertan, ligaxka erako kanporaketa jokatu zuten Lapurdi, Behe Nafarroa eta Nafarroa garaiko bikoteen kontra eta bi partida galdu eta bat irabazita, kanpoan gelditu ziren. Plazentziatarren esanetan, esperientzia "oso polita" izan da eta antolaketa aldetik "bikaina" izan da. 

Azkenean, Gipuzkoako Eskoriatza herriko Jose Regaño eta Javier Eraña Kabijertua (Gipuzkoako txapeldunak) eta Nafarroa Garaiko  Tafallako Carlos Gomez eta Alberto Lizarren artean jokatu dute Euskal Herriko 15. txapela eta nafarrak gailendu ziren.