Korrikaren ostean, bertso poteoa eta kantu-jira

Egoitz Unamuno 2024ko mar. 20a, 09:10
Kantu jira kalez kale 2019an.

Gaur, eguaztena, 11:15ean pasatuko da Korrika Soraluzen eta iluntze partean, beste bi kultur hitzordu egingo dira Korrika kulturalaren barruan: triki bertso poteoa, bertSora bertso eskolak antolatuta eta kantu-jira, Plaentxia kantuan taldearen eskutik. Hala, goizean Korrika pasatzearekin hasiko den jaiak, iluntzean ere jarraipena izango du kaleetan.  

Triki bertso poteoa arratsaldeko 18:30ean abiatuko da Zubi nagusitik eta lau bertsolarik parte hartuko dute: Eneko Beretxinagak, Josune Aramendik, Eneritz Artetxek eta Markel Eizagirrek. Handik ordu laurdenera aterako da Plaentxia kantuan taldea eta euskal kanta herrikoiak kantatuko dituzte kalez kale: Bagare, Haurrak ikas zazue... Hortaz, bihar iluntzean, bertsoak eta kantuak gurutzatuko eta batuko dira herriko taberna eta kaleetan. 

Barikuan, ipuin kontaketa eta Korrika Txikia

Barikuan, ume eta gaztetxoei zuzendutako ekintzak egingo dira. 17:00etan, Besoetako ipuinak kontatuko dituzte 0-4 urteko umeentzako liburutegian eta handik laster, 17:45ean, Korrika txikia abiatuko da Kukumixok antolatuta. Ostean, umeendako tailerrak egingo dira Plaza Zaharrean.