Trailerra

Bizkarsoro filma proiektatuko da bihar antzokian

Egoitz Unamuno 2024ko mar. 13a, 12:39

Bihar, Korrika abiatuko den egunean, Bizkarsoro filma proiektatuko da antzokian, 19:00etan. Filmak Frantziar estatuak euskal hiztunei egindako jazarpena kontatzen du. 

Josu Martinezek zuzendutako fikziozko film luzea da Bizkarosoro. "Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina aldi berean, Euskal Herriko edozein herri izaten ahal da Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira, baina euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guziak dira bizkarsorotarrak". 1914tik 1982ra bitarte gertatzen diren bortz istoriok osatzen dute filma.