Natura islatzeko bi ikuspegi desberdinen aurkezpena gaur, margo erakusketa bikoitzean

Ander Gomez 2024ko mar. 1a, 14:00

Martxe Arana eta Sara Beiztegi artistak Oreka Art galerian izango dira gaur, barikua, eta aretoaren gela banatan jarri dituzten obren aurkezpena egingo du bakoitzak, iluntzeko 7etatik aurrera.

Barruan ikusgai eskegi dituzten artelanen mostratxo bat.
Bideoak: Oreka Art Gallery.

Paisaiak, natura hilak, lore sortak... martxoaren 1ean aurkeztu eta hilaren 26ra arte egongo dira Arana eta Beiztegi margolarien obrak Oreka Art aretoan. Astegunetan bisitatu ahalko dira erakusketa biak, doan, 19:00etatik 20:00etara.

Martxe Arana


Sara Beiztegi

Bisita beste egun/orduren batean egin nahi izatekotan, deitu hurrengo zenbakira: 635706690.