Ibaia hazita baina bere bidean momentuz

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 27a, 11:30

Gaur goizean ere atertu gabe dihardu euriak eta atzotik egin dituenekin batera, hazita dator Deba ibaia Debagoienetik; lur, enbor, adar eta bestelako materialez kargatuta. 

 

Zenbait puntutan, Mendizabal lantegi parean, adibidez, gutxi falta zaio errepidera ateratzeko, baina momentuz, ubidean barrena doaz urak. Menditik behera datozenak, berriz, ubideetatik atera dira zenbait puntutan: Mendiola industrialde parean (errepidea etenda egon da), Sologoen ondoan eta hainbat baserri bidetan, Arregibason, adibidez.

Bestalde, Iruren, pinu bat jausi da goizeko lehen orduan eta hura erretiratzera joan dira udal langileak.

Segurtasun Sailak eguerdira arte dauka aktibatuta alerta laranja euri ugariengatik.