Datorren asteazkenean aurkeztuko da MATX kirol proiektua

Erredakzioa 2024ko ots. 14a, 12:00
TOKIKOM sareak pentsatu eta landu du egitasmoa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako ForuAldundia eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Arduradunen esanetan «euskarazko kirol komunitate berri bat» sortzeko intentzioarekin garatu den «proiektu estrategikoa» da MATX. 

Otsailaren 21ean, Donostian egingo da agerraldia, Tabakaleran, eta proiektuaren nondik norakoak aurkezteaz gain, honen atzean dauden eragileak nortzuk diren ikusteko aukera izango da.