Aratosteak 2024

Giro bikaina Euskal Aratosteetako kalejiran eta dantzaldian

Ander Gomez 2024ko ots. 10a, 08:00

Atzo, barikua, Euskal Aratosteak ospatu zituzten HHko eta LH1etik 6ra arteko haurrek, Musika Eskolako ikasleekin batera. Eguraldia lagun, posible izan zuten Estazio kaletik eta Zeletatik kalejiratxoa egitea behintzat, baina dantza erakustaldia eskolako patioan egin zuten, iragarri bezala.

Bideoan txatxoak, joaldunak, zirtzilak eta zakuzaharrak kalejiran, dantzan eta kantuan.