BIDEOA

Ezoziko Ama Abesbatzak eta txistulariek gogotsu jardun zuten Santa Ageda bezperako kalejiran

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 5a, 17:46

Atzo, domeka, Santa Ageda bezpera izanda, Ezoziko Ama abesbatzak eta txistulariek kalejira egin zuten elkarrekin. Domentx Uzinek gidatuta, plazatik irten eta Mesedeetako egoitzako bizilagunei abestu zieten lehenengo. Segidan, erdigunean ibili ziren hainbat lekutan geldialdiak egin eta kantak eta koplak abesten.