Blues Hotsak jaialdia

'Belar Hostoak' kontzertuak emango dio hasiera Blues Hotsak jaialdiari barikuan

Ander Gomez 2023ko aza. 9a, 13:00

Bihar, barikua, Txomin Artolaren 1978ko 'Belar Hostoak' diskotik sortutako proiektuaren kontzertuarekin hasiko da Blues Hotsak jaialdia. Emanaldia 20:00etan izango da, Antzokian, eta sarrerak Iratxo goxodendan daude salgai.

Azaroaren 10ean hasiko da Errabal Kultur Elkarteak sortutako Blues Hotsak jaialdiaren bosgarren edizioa. Ekitaldi guztiak Antzokian izango dira eta Belar Hostoak proiektuak emango dio hasiera bihar, iluntzeko 20:00etan. Kontzertu honen (eta datozenen) sarrerak Iratxo dendan daude salgai, 10 euroan.

Walt Whitmanen idatziak, Txomin Artolaren doinuak

Txomin Artola bakarlariak Walt Whitman-en Leaves Of Grass (Belar hostoak) poesia liburuko zenbait testu euskaratu, abesti bilakatu eta argitaratu zituen 1978an eta, orain, Whitman-en unibertso horretan murgildu dira berriz ere Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Jon Gurrutxaga eta Txominen seme Urbil Artola.

Boskoteak 78ko disko hartako kantuak berrikusi eta moldatu ditu, esentzia mantenduz baina, era berean, ikuspegi musikal berri bat emanez. Jarraian kantuen mostratxo bat:

Zozketaren irabazleak

Atzo, eguaztena, amaitu zen Plaentxia.eus-en zozketan parte hartzeko epea. Sarrera bikoitzen irabazleak Joxean Iñurrieta eta Aitor Aranburu izan ziren (sarrerak Antzokian bertan jaso daitezke, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago). Zorionak!

T

Blues Hotsak jaialdiko egitarau osoa ikusteko egin klik hemen.