Abenduan Haurreskolan hasteko matrikulazioa zabalik

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 3a, 12:00

Zabaldu dute Haurreskolan izen-ematea 2022-2023 urtean jaiotako haurrentzat. Azaroaren 10era arte izango da zabalik. Ume horiek abenduan hasiko dira Haurreskolan. Gaur gaurkoz, lau leku daude libre.

Izenematea bi modutara egin daiteke: www.haurreskolak.eus atarian edo Haurreskolan bertan. 

Informazio gehiagorako 943 75 13 32 telefono zenbakira dei daiteke edo haurreskolara bertara jo.