Presen auzia

Herritarren galderak eta adituen erantzunak

Egoitz Unamuno 2023ko urr. 28a, 09:00

Saioaren azken zatian, herritarrek hainbat gairen inguruko galderak egin zizkioten Gaizka Arangureni eta honek, banan-banan erantzun zituen, Azkoa Ibisate hidrogeologian adituaren laguntzaz.  

Ondorengoak dira galdera eta erantzun horietako batzuk:

Eremu urbanoan presa gutxiago botatzen ari dira?

Ez, leku guztietan ari dira botatzen presak. Hori bai, leku urbanoetan ibaia lehengoratzeko dauden aukerak mugatuagoak dira. 

Presak botata, tenperaturak gora egingo luke inguru horretan? 

Ez, kontrakoa. Ur emaria libre doanean, freskoagoa da. Ur geldoa pilatzen den lekuak dira gehien berotzen direnak.

Eltxoak ugarituko lirateke?

Kontrakoa. Ur korrontea dagoen lekuan eltxo gutxiago izaten da. Eltxoak ugariagoak dira ur geldotan. 

Sedimentuen artean metal astunak egon daitezke. Ez da arriskutsua horiek ibaian behera bidaltzea? 

Halakoen susmoa dagoenean, azterketa kimikoak egiten dira eta baieztatuz gero, kendu beharko lirateke eta tratatuko diren lekuetara eroan. 

Zein iritzi duzu Merlin proiektuaz?

Badut iritzia, baina ez dut erranen, gainerakoan iruditzen zait baldintzatuko nukeela zuen hausnarketa.  

Landarediarekin zikinkeria gehiago ikusiko da, plastikoak...  

Ya, baina arazoa ez da landaredia, arazoa plastikoak dira. Zer nahi dugu, ez dadila zikinkeriarik egon ala bakarrik ezkutatu? Noski, ezkutatu nahi badugu, landaredirik ez eta ezkutatu dezagun dena ur laminapean... Nik ulertzen dut batzuk aipatzen duzuenean ur lamina hori herriaren ikono dela, baina zer kostu dauka horrek? Zerk balio du gehiago? Hori zuek erabaki behar duzue.

Joxe Mari Igartuaren hitzartzea 

Saioa amaitu aurretik, gidariak Joxe Mari Igartuari eman zion hitza eta honek bere arrantzale esperientzia eta presen inguruan duen iritzia eman zuen: