"Arreta eman digu Europak duen jarrerak tragedia honen aurrean"

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 5a, 19:11

Astelehenaz geroztik, ikusgai dago Kulturguneko Erakusketa Gelan Aita Mari erreskate ontziari buruzko erakusketa. Mediterraneoko migrazio krisian, itsasoan noraezean dauden pertsonak erreskatatzen ditu eta Institutuko ikasleek iaz Proiektu Komunitarioa izeneko ikasgaiaren baitan ekimen horri laguntzeko proiektua landu zuten. Orain, erakusketa jarri dute, proiektua soraluzetarrekin partekatzeko. Zapatura arte dago ikusgai.