2022 eta 2023an jaiotako haurrendako izen-ematea zabalik

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 2a, 10:26
Bi ume Haurreskolan, joan den astean.

Soraluzeko Haurreskolatik jakinarazi dute urriko izen-ematea zabalik dagoela urriaren 10era bitartean. 2022 eta 2023an jaiotako haurrei zuzendutako matrikulazioa da, Haurreskolan azaroaren 2an hasteko. Izena Haurreskolak.eus Interneteko atarian eman daiteke edo Haurreskolan bertan, frontoian. 

Onartutakoen behin-behineko zerrendak urriaren 19an argitaratuko dituzte; hasi, berriz, umeak azaroaren 2an hasiko dira Haurreskolan. Gogoan izan, aurtengo ikasturtetik, doan dela Haurreskola.