Hockey asteburua Marrasekoendako

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 27a, 09:44

Asteburu honetan, zapatuan zein domekan, bietan izan dituzte hitzorduak Marraseko hockey jokalariek. Zapatuan, Bilbon jokatu zuten infantilek, Dragons taldearen kontra. Atzo, berriz, Araneko frontoia bilakatu zen hockey topagune alebin mailan. Joko polita erakutsi zuten Marrasekoek, ezagun dute geroago eta esperientzia handiagoa ari direla hartzen. Argazkiak: Arrate Gisasola.