Aratosteak 2024

Denetatik aukeran

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 19a, 09:01

Atzo, zapatua, denetariko mozorroak ikusi ziren kalean. Lanbideak gaia abiapuntu, arrantzale nahiko ibili ziren loina bila-edo; pailazoen kolore biziak ere ikus zitekeen han-hemenka; etxeko hondarrekin konfekzionatutako jantzien desfilea irudikatu zuten beste hainbatek; militar hegalari kuadrilla handia ibili zen kalean eta baita bestelako hegalariak ere, hegazkinetakoak zein espaziokoak. Batera edo bestera, atzokoan asko animatu ziren mozorroa jantzi eta kalera!