gutuna

Oroitzapenekin bizitzen ikastea

Itxaso Cenzual 2022ko urr. 8a, 08:30

Ez dihardut euren borondatez joatea erabakitzen duten horiez, zeintzuek hutsune bat sentiarazten dizuten, zentzuen falta hori sortzen zaizun eta azkenean osatzea lortzen duzun, zeren, azken batean, horiek ez zuten jakin izan geratzen.  Baina nola ahaztu era injustuan agurtu behar izan genituen horiez? Nola bizi falta egiten diguten horien faltarekin?   
 
Bai, falta diot, independenteak izan behar badugu ere, badirelako pertsonak batzuk zeintzuek gabe bizitza tristeagoa den.  
 
Dira pertsonak beti gurekin egon beharko luketenak.   
 
Bizitza injustua da eta bihotz polit gehiegi eroaten ditu, bizitzaz betetako bihotzak, garaia baino lehen. 
Bihotz horiek beti izango dira gurekin.    
 
Bihotz horiek hain daude beteak magiaz eta bizitzaz ezen euren argiak beti gidatzen gaituen. Argi horrek bizirik iraunarazten gaitu, beraiengatik eta inguruan genituenean eman ziguten guztiagatik. 
Beste izar bat gehiago zeruan. 
 
Utziko al dizue bizitzak berriro irribarre egiten, beragatik eta zuengatik. Oxala. Emango al dizue bizitzak aukera beti hain zuena izan duzuen hori berreskurarzeko: irribarre eta bizitzeko gogo hori, eta ingurukoak biziarazteko nahi hori. Oxala. 
 
Besarkada handi bat Domínguez Etxaniz familiari. Desio dizuet oroitzapenarekin bizitzen ikastea, eta ez ausentziarekin. 
 
 I.C.A.