2022/06/12 10:30 - 14:00

Kirola

Errugbi Eguna

Errugbi Eguna
Ezoziko Futbol Zelaia, Soraluze

Ekainaren 12an, 10:30ean hasi eta 14:00ak arte errugbi topaketa izango da Ezoziko futbol zelaian. Arrasatetik, Bidasoatik, Eibartik, Mutrikutik, Plentziatik, Mungiatik eta, noski, Soraluzetik bertaratuko dira errugbi taldeak, guztiak ere 12 eta 10 urtez azpiko umez osatutakoak. 12:30ak arte euren artean jardungo dute eta ondoren, 13:00etatik 14:00ak arte, bertaratzen diren guztiendako errugbi jolasak izango dira.