Hockeyan izena emateko epea zabalik

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 16a, 15:35

Datorren ikasturtean hockeyan jarduteko izena emateko epea zabaldu du Marras Irristaketa Taldeak. Ekainaren 30era arte dago horretarako aukera. 2007tik 2013ra bitartean (bi urteak barne) jaiotakoei zuzendutako deia da, baina 2006a aurretik jaiotakoek ere izango dute parte hartzeko aukera. (Promozio bideoa: Gaizka Azkarate). 

Marras Irristaketa Taldeak antolatu ditu datorren ikasturterako behin-behineko entrenamendu ordutegiak:

  • 2012tan eta 2013an jaiotakoak: ostegunetan, 18:15ean.
  • 2011n, 2010ean eta 2009an jaiotakoak: ostegunetan, 19:15ean.
  • 2007an eta 2008an jaiotakoak: astearteetan eta ostiraletan, 15:30ean.

Bestalde, izena emateko inskripzio orria bete beharra dago, HEMEN klikatuta. Ekainaren 30a da izena emateko azkeneko eguna.

Jakinarazi dutenez, izen-ematea orain egin arren, kuotaren ordainketa irailean egingo da. 

Helduagoendako aukera

Bestalde, gaineratu dute 2006an edo lehenago jaiotakoek ere izango dute irristaketa taldean parte hartzeko aukera. Kasu horretan, interesa dutenek taldearen helbide elektronikora idatzi behar dute: marrasirristaketa@gmail.com