zozketa

Formatu berezian egingo da aurten EHZ festibala

BABESTUTAKO EDUKIA 2021ko eka. 16a, 08:11
Kontzertua EHZ jaialdian. Iturria: EHZ.

Uztailaren 2tik 4ra, Irisarrin (Nafarroa Beherea) ospatuko da 25 urte egingo dituen Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia, eta Plaentxia.eus-ek sarrera bat zozkatuko du irakurleen artean (HEMEN).

Osasun egoerara egokitutako formatua izango den arren, dagoeneko saldu dira eskuragarri jarri zituzten lehenengo sarrerak; 24 ordutan 150 sarrera saldu ziren. Halere, oraindik badira sarrerak salgai

Zea Mays, Tiktara, Proleter, Rukula, Rüdiger, Physis VS Nomos, Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz, Torheit eta Andoni Ollokiegi musikariak izango dira oholtza gainean. Gainera, musikaz gain, antzerkia, zirkua eta bestelako ikuskizunak ere egongo dira: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Tio Teronen semeak, Hatz(A)ma… Halaber, hausnarketari ere tartea egingo zaio eta hitzaldi eta mahai-inguruen bitartez, hainbat gai landu nahi dira: artearen funtzioak, etxebizitza problematika, krisi kapitalista eta ekologikoa, Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimendua eta festibalaren urteurrena.

Osasun neurrietara egokituta

Antolatzaileek aurreratu dutenaren arabera, 48 ordu lehenagoko PCR testaren emaitza negatiboa edo txertoa hartu izanaren ziurtagiria erakutsi beharko da sarreran. Halaber, zehaztu dute kontzertu, antzerki, dantza eta bestelako emanaldiak zutik ikusi ahalko direla, baina maskara jarrita eduki beharko dela.