Ekonomia Pizteko Plana

Alberto, Nicanor, Nikolas, Bittor, Jesus eta Juan Carlos 2019ko api. 26a, 18:03

Apirilean, egindako lana Udalari aurkeztu diogu, zeozertan lagungarri izan daitekeelakoan. Orain, Pil-pilean aldizkaria baliatu nahi genuke herritarrak ere jakinaren gainean jartzeko.

Norabidea eta plana. Lehenik eta behin, iruditzen zaigu ekonomia funtsezko gaia dela: Soraluzeko ekonomia ondo ez badabil, edozein proiektuk izango du etorkizun eskasa.

Gainera, Soraluzek ez du soberako baliabide eta indarrik. Eraginkorrak izateko, indar guztiak bideratuko beharko dira norabide berean; ekintza solteek epe motzeko eragina izaten dute eta. Beraz, plan bat behar dugu: proiektuak, helburu zehatzak, egutegi zehatza eta, nahitaez, baliabide nahikoa. Gainera, planari jarraipen estua egin beharko zaio.

Helburuak: errenta eta lana. Hasteko, aztertu dugu hurrengo urteetan nolako herria eta ingurua izango ditugun: dirua nola mugitzen den Soraluzen, jendea, enpresa eta negozioak, lurzoru erabilgarria, inguruko herriak eta etorkizuneko lan-motak.

Eszenatoki horretan, markatu ditugu 2025rako helburu zehatzak: soraluzetarrek kobratzen dutena hobetzea (per capita errenta), langabezia jaistea eta Soraluzen sortzen den ondasuna mantentzea (barne produktu gordina). Helburu horiek lortzeko, diseinatu eta eztabaidatu ditugu hainbat estrategia eta, azkenean, proposatu dugu zentratzea bi estrategiatan.

Estrategiak: gazteak eta herri erakargarria. Helburu nagusia gazteak herrian mantentzea da. Horretarako, gazte horiek identifikatu behar dira, euren ibilbide profesionalak ezagutu, ekintzaileak topatu eta lagundu lanpostu aproposak.

Laguntzeko prest. Zinegotziek interes handiz entzun digute. Laster, udal hauteskundeen ostean, udalbatza berria osatuko da eta baldin eta udalbatza horrek ekonomiaren gaia agendaren aurreneko tokietan kokatzen badu, gu prest gaude laguntzeko.

Horrekin batera, herria bera erakargarriagoa egin behar da, zerbitzuak eta itxura hobetuz.
Honetaz gain, etorriko diren aukera eta mehatxuei aurre hartzeko, monitorizatu egin behar da herriaren garapen ekonomikoa.

Bi estrategia horiek sakon landu ditugu: gaitasunak, prozesuak eta baliabideak.