Soraluze futbol taldeak klubaren 40. urteurrena ospatu zuen atzo Ezozin. Soraluze FTko hainbat hogeita lau jokalari ohik Eibar taldeko jokalari ohien aurkako partidua jokatu zuten. Lehenengo zatian, Ina Larrañagarren golari esker, Soraluzek markagailuan aurrea hartu bazuen ere, bigarren zatian, eibartarrek menderatu zuten partidua, eta hiru gol egin zituzten Aitor Unamunok, Jabier Eizagirrek eta David Borinaga "Seman" atezainek defenditu zuten atean. Azkenean, beraz, 1 eta 3ko emaitzarekin gailendu ziren eibartarrak.
Atsedenaldian, klubeko zuzendaritzakideak eta sorrerako taldean jokatu zuten hainbat jokalari omendu zituzten, oroigarri bana emanda. Zuzendaritzakideen izandakoen artean, ondorengo hauek: Juan Inazio Alberdi, Jesus Arruabarrena, Oscar Gabilondo, Jesus Gallastegi, Moises Altuna, Javier Elorza eta Luis Larrañaga. Jokalarien artean, berriz, honakoak hauek: Roberto Zarobe, Juan Mari 'Txantxa', Asis Treviño, Juanito Zabala, Jesus Uzin, Luis Angel Gallastegi, Pedro Labeaga, Alberto Berraondo, Jose Luis Catalan, Iñaki Arriaga, Roberto Plazaola, Javier Larrañaga, Mariano Jauregi, Jesus Albizu, Jose Mari Alberdi, Iñaki San Jose, Carlos Zizo, Juan Luis Urresti, Jesus Paola, Bizente Lonbide eta Iñaki Albisua.
Ezoziko ekitaldien ostean, lagun arteko bazkaria egin zuten Batzoki jatetxean.
Urteurreneko ospakizunak datorren egueneko hitzaldiarekin amaituko dira; Aurora Cidek, Eibar taldeko dietistak, hitzaldia eskainiko du Antzokian, arratsaldeko 18:30etik aurrera.