Peleren mutilek denboraldiko azken partidua jokatuko dute etxean

Oier Ariznabarreta 2017ko mai. 5a, 14:26

Sora "A"k zaleei agur esateko aukera izango du domekan, Idiazabalen aurka Ezozin jokatuko duen azken partiduan. Sora "B"k Zestoan jokatuko du, eta jubenilek Aloña Mendiren aurka jokatuko dute Ezozin. 

Talde goierritarra 4-1 gailendu zitzaion soraluzetarrari lehenengo itzulian eta "Pele"ren mutilek aukera izango dute errebantxa hartzeko. Sora "B"k Zestoa bisitatuko du, baina dagoeneko bere lanak beteta ditu (final laurdenetarako sailkatzea). Jubenilen taldeak ez du ezer jokoan sailkapenean seigarren postuan dagoelako, eta denboraldiko azken partida jokatuko du Ezozin. 

 

Maiatzak 6, zapatua

Jubenilen lehenengo maila KOPA

TALDEAK: Soraluze VS Aloña Mendi

ORDUA: 17:00

LEKUA: Ezoziko futbol zelaia, Soraluze.

Lehenengo erregional maila KOPA

TALDEAK: Zestoa VS Soraluze "B"

ORDUA: 18:00

LEKUA: Iraeta futbol zelaia, Zestoa.

 

Maiatzak 7, domeka

Benjamin 1(2008)

ORDUA: 10:00

LEKUA: Ezoziko futbol zelaia, Soraluze.

Benjamin 2(2007)

ORDUA: 11:30.

LEKUA: Estala futbol zelaia, Soraluze.

*Benjamin taldeek triangeluarrak jokatuko dituzte.

Gorengoen erregional maila

TALDEAK: Soraluze "A" VS Idiazabal

ORDUA: 17:00

LEKUA: Ezoziko futbol zelaia, Soraluze.

Infantilen lehenengo maila KOPA

ATSEDENA