Ezoziko Ama abesbatzako kideak Valentzia aldean ibili dira, Quart de Paulet herriko abesbatzak gonbidatuta. Lehenengo emanaldia bertako elizan eskaini zuten, zapatu iluntzean, eta euskal kantu herrikoiak kantatu zituzten.
Domekan, Valentziako hiriburuan izan ziren, eta Jesuiten eliza bisitatu ostean, han ere emanaldia eskaini zuten. Bigarren emanaldi honetan, eliza jendez beteta, sekulako harrera beroa jaso ei zuten. “Kanpora atera ginenean ere, kantuan jarraitu behar izan genuen, jendeak hala eskatuta” adierazi digu Abel Olaizolak.