Beste urte batez, Sora kopako kanporaketetan izango da

Oier Ariznabarreta 2017ko mai. 2a, 13:38

De Luisen mutilek garaipen erreza lortu zuten oñatiarren aurka, eta, ondorioz, kopako final laurdenak jokatuko dituzte beste urte batez. Infantilek ere, garaipena lortuta, kopako final laurdenetan lehiatzeko aukera izango dute. 

Infantilen lehenengo maila KOPA

TALDEAK: Aretxabaleta "B" 0-5 Soraluze

Golak: Xabat, Antxon, Julen Gonzalez, Lander 2

Partidua hasi eta berehala aurretik jarri ziren markagailuan Xabaten golari esker. Hortik aurrera partida bide onetik eraman zuten Soraluzetarrek eta aukera asko izan zituzten arren partidua 0-5 amaitu zen. Bi jardunaldi falta dira eta dagoeneko final laurdenetara sailkapena lortua dute.

 

Lehenengo erregional maila KOPA

TALDEAK:Soraluze "B" 3-0 Aloña Mendi

Golak:Xabier Gil, Argoitz, Aitor Barrutia

Zapatuan hil ala biziko partida jokatu zuten bigarren eta hirugarren sailkatuen artean. Partidua hasi eta berehala Xabi Gil gazteak etxeko taldea aurretik jarri zuen. Lehenengo zati parekatua ikusi genuen, Argoitzek aldaratze bat hartu eta zelai erditik markagailuan  bi eta hutsekoa jarri zuen arte. Maldan gora jarri zitzaien partidua oñatiarrei. Lehenengo zatia amaitu aurretik, epaileak Aloña Mendiko aurrelaria egotzi zuen. Bigarren zatian, kanpoko taldeak ez zuen izan partiduan sartzeko aukerarik eta norgehiagoka amaitzear zela, Aitor Barrutiak egin zuen 3-0ekoa.

Gorengoen erregional maila

TALDEA: Beasain 1-1 Soraluze

Golak: Aritz Cenzual

Partida benetan lehiatua Loinaz futbol zelaian jokatu zena. Aukera gutxiko lehenengo zatian, epaileak balio gabe utzi zuen Letuk buruz sartutako gola, jokoz kanpo zegoelako. Bigarren zatian ere aukera gutxi ikusi ziren, baina, Mohak eginiko jokaldi bat Cenzualek bikain aprobetxatu zuen taldea aurretik jartzeko. Partidu amaieran Iosu Unanuek bigarren txartela ikusi zuen eta ondorioz, gorria. Beasainek 10 jokalariren aurrean berdinketa lortu zuen partidua amaitzear zela. 

Alebinak

Azpeitian jokatutako triangeluarrean, bi partidutatik bat irabazi eta bestea galdu egin zuten Aitor Oregik zuzendutako neska-mutilek.