Raja Nasir ingeles irakasleak, Udalarekin elkarlanean, ingeles mintzapraktika saioak eskainiko ditu Elkartegian 16 urtetik gorako herritarrendak. Saioak astean lau egunetan izango dira, astelehenetik eguenera, arratsaldeko 16:30etik 18:00etara bitartean. Iraupena ordu eta erdikoa izango da eta matrikula debaldekoa.
Herritarrek izena eman ahala, taldeak osatuko dituzte, hizkuntza mailaren arabera bereiztuta, bakoitzak bere mailari dagokion trebakuntza jaso ahal izan dezan.
Izen-ematea zabalik dago. Ondorengo telefonoetara deitu daiteke:
631 48 03 77 Nasir. Ahoz, ingelesez edo gazteleraz erantzun ahalko dizu; idatziz (watsapez), euskaraz ere bai.
943 75 30 43 Udaletxeko harrera zerbitzua. Mikel Leundagatik galdetu.