plaentxia.eus

Akizu anai-arrebak Euskadiko waterpolo selekzioarekin lehiatu dira Madrilen

  Kirola

Anton eta Ezozi Akizu Euskadiko waterpolo selekzioarekin lehiatu dira Madrilen, Espainiako txapelketan. Hurrenez hurren, seigarren eta bosgarren postuak lortu dituzte sailkapen orokorrean. 

Espainiako txapelketak apirilaren 6tik 9ra bitartean jokatu ziren Madrilen, eta estatuko hainbat selekziok parte hartu zuten bertan: Murtziak, Gaztela Mantxak, Valentziak, Catalunyak, Madrilek, Galiziak, Andaluziak eta Euskadik.

Ezozik eta Antonek 14 urte dituzte, eta infantil mailan lehiatu dira.  Ezozik bosgarren postua lortu zuen emakumezkoen taldearekin, eta, Antonek seigarrena gizonezkoenarekin. Biek ere lehenengo aldiz jokatu dute Euskadiko selekzioarekin.

Oso gustora daude bizi izandako esperientziarekin eta etorkizunean ere selekzioarekin parte hartzen jarraitu nahiko lukete. Bitartean, Euskal Herriko liga jokatzen jarraituko dute Eibarko Urbat taldearekin.   

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa