Hirurogehiren bat lagun hurreratu ziren zapatuko boxeo jaialdira, gehien gehienak herritik kanpokoak. Guztira hogei borrokaldi jokatu ziren, hainbat mailatako boxeolarien artean; gizpuzkoarrak, bizkaitarrak eta arabarrak tartean. Gizonezkoen artekoak hamabi izan ziren, eta emakumezkoen artekoak zortzi.
Emaitzak eta irudiak datozen egunetan jarriko dituzte ikusgai sarean.