Markel Oregik irabazi du Legazpiko Saria

Egoitz Unamuno 2017ko api. 4a, 08:00
Markel Oregi Legazpiko podiumean.

Martxoaren 25ean jokatu zen Legazpiko txirrindulari saria, eta, bertan, Markel Oregi soraluzetarrak lortu zuen garaipena.

Markel Oregik hamairu urte ditu. Bergarako Lokatza txirrindulari taldearekin korritzen du, eta, aurtengoa, bigarren denboraldia du ¡nfantil mailan. Legazpikoa bere lehenengo garaipena izan da, herriaren inguruko 10 kilometroko zirkuitoa inork baino bizkorrago korrituta.

Markelek adierazi digunez, astean behin entrenatzen da taldearekin, eta, gainerakoan, bere kontura jarduten du. Denboraldi osoan hamairu bat lasterketa korritu ei dituzte. Hurrengoa, apirilaren 8an, Arrasaten.