Gasteizko Adurtza otxotearen kontzertua zapatuan

Egoitz Unamuno 2017ko mar. 31a, 11:37

Ezoziko Abesbatzako kideak iaz.

Zapatuan, Gasteizko Adurtza otxoteak (hamairu gizonezkoz osatua) emanaldi berezia eskainiko du Antzokian. Ezoziko Ama abesbatzak Gure Esku Dago ekimenarekin elkarlanean antolatutako ekimena izango da, erabakitzeko eskubidearen alde. 

Errepertorioa hamabost kantuk osatuko dute, gehienak euskarazkoak: Goizian argi hastian, Kantaberri, Goizeko Izarra... Amaieran, Ezoziko Amako kideak tablatura igoko dira eta elkarrekin Gure Esku Dagoren kantua interpretatuko dute. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Antzokian.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.