“Irakurri, gozatu eta oparitu”, IGO, Pil-pilean Euskara Elkarteak antolatu duen egitasmoa da, soraluzetarren artean euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea helburu duena.
Zertan datza egitasmoak?
- Udal liburutegiak utzitako euskarazko liburu bat mailegutzan hartu eta etxera eraman irakurtzeko.
- Irakurritakoan liburutegira bueltatu eta han irakurketa-fitxa erraz bat bete. Gainera, liburutegiko arduradunak %35eko beherapena eskaintzen duen erosketa-txekea emango dizu.
- Azkenik, erosketa-txeke horrekin euskarazko liburua erosi ahalko duzu herriko bi liburu-dendatan: Iratxo Gozotegian edo Gabolatseko Estankoan. Nahi duzunari oparitzeko.
Hemen dituzu Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak gomendatutako 50 liburuen zerrenda:
Patxi Zubizarreta idazlearen gomendio-zerrenda (PDF)
Egitasmoa Soraluzeko Udalak babestu du, eta udal-liburutegiak eta herriko bi dendak, Iratxo Gozodendak eta Gabolatseko Estankoak, ere parte hartuko dute. Irakurzaletasuna bultzatzearekin batera, euskarazko liburuak erostea sustatu nahi du egitasmoak.
Soraluzerekin batera, Euskaltzaleen Topagunean Euskal Herriko beste 51 herritara zabaldu du egitasmoa. Informazio gehiago irakurri nahi baduzu: klikatu hemen.