Udako futbol 7 txapelketako izen-ematea zabalik dago apirilaren 26a bitartean. Izen-ematea eta 125 euroko ordainketa Arane kiroldegian egin beharko dira.
Finala, uztailaren 22an
Txapelketan 16 talde lehiatuko dira, gehienez 8ko bi multzotan banatuta. Ligaxka bakoitzeko lau onenak lortuko dute final-laurdenetarako sailkatzea. Partiduak larunbat goizetan jokatuko dira eta egutegia maiatzaren 5ean argitaratuko dute. Antolakuntzatik nabarmendu nahi izan dute partiduen egutegiak ezingo direla aldatu, ezta atzeratu ere. Talderen batek ezin badu jokatu, partidua galdutzat emango da.