Jai egitarau oparoa, errealzaleen elkartearen 14. urteurrena ospatzeko

Egoitz Unamuno 2017ko mar. 23a, 19:04

Soraluzeko errealzaleek jai egitarau oparoa antolatu dute zapaturako: sagardo kupela, puzgarriak, Gorritiren abereak, elektro-txaranga... Elkartea sortu zuteneko 14. urteurrena ospatuko dute.  

EGITARAUA

11:30ean Txorizoa eta sagardo txotx-a Plaza Zaharrean.

12:00etatik 14:00etara Puzgarriak umeendako Plaza Berrian.

Gorriti eta bere animaliak Plaza Zaharrean.

12:30ean Buruhaundiak txikienendako.

13:15etan Poteo mundiala, Musika Eskolak girotuta.

14:30ean Bazkaria Txoko kafetegian.

19:30ean Izugarrizko poteoa, Elektro Txufla taldeak girotuta.