Polito Ibañez, aspaldiko ezaguna bueltan

G.Azkarate 2017ko mar. 15a, 11:46

Polito Ibañez

Hilaren 16an, Polito Ibañez kantariak (1965, Kuba) kontzertua eskainiko du Gaztelupe tabernan. 1997. urtean egon zen azkenekoz herrian. Oraingo honetan Jorge Sanchez abeslari kubatarrarekin batera kantatuko du.

Ibañez abeslari ezaguna da Kubako kantagintza berriaren baitan (Novissima trova). Musika kubatarra eta pop musika uztartzen ditu, eta bere ahots tonu atsegina eta letra erakargarriak baliatzen, entzuleen arreta bereganatzeko. Abestu izan du Pablo Milanes, Silvio Rodriguez eta Joaquin Sabina kantariekin batera.

Polito aspaldiko ezaguna da herrian. Herriko musikazaleek gogoan izango dute 1997. urtean Gaztelupen eskaini zuen kontzertua, orduan ere Hotsak disketxeak gonbidatuta.  Hogei urte geroago, erraldoi kubatarra bueltan da. Oraingo honetan Jorge Sanchez, duela urte asko Barañainen bizi den kubatarrarekin etorriko da kantura. "Aspaldiko laguna dut Polito eta miresten dudan abeslaria da. Gaur egun ez dituzte musikariak kontratatzen "Polo" eta nirekin jotzera etortzeko gonbita luzatzen dizut esan nion. Baiezkoa eman zidan eta hementxe gaude". azaldu zuen Sanchez-ek Plazaberri, Barañaingo herri komunikabidean. Polito eta Jorge Lakuntza, Torrejón, Soraluze, Tafalla, Aibar, Madril eta Barañainetik igaroko dira asteotan.

Argazkian Jorge Sanchez

Martxoak 16an Gaztelupe tabernan eskeiniko duten kontzertuaren kartela