Domentx Uzinek konposatutako "Atxolin" biribilketa interpretatuko dute Arrasaten

E. Unamuno 2017ko mar. 15a, 08:00

Arrasateko txistularien bandako kideak.

Zapatu honetan, Arrasate Musikaleko txistulariek kontzertua eskainiko dute Arrasateko Parrokiako elizpean. Egitarauan interpretatuko duten piezetako bat Domentx Uzinek konposatu duen biribilketa izango da, “Atxolin”.

Txistu emanaldia eguerdiko 12:00etan egingo dute, Juan Karlos Larreategiren zuzendaritzapean, eta Domentx Ucinek berak ere parte hartuko du.

Domentx Arrasate Musikaleko irakaslea da, hezkuntza bereziko eta gaitako maisua. Horrez gain, Arrasateko Txistularien Bandako partaidea da, eta orkestrakoa ere bai; azken honetan, biola jotzen du.