Sora "A"k garaipen estua lortu zuen zapatuan

G.Azkarate 2017ko mar. 13a, 10:14

Soraluzetarrek ez zuten jakin bi jokalari gehiagorekin partidua kontrolatzen eta azken unearte defendatu behar izan zituzten Udaren erasoak. Soraluze "B"k hiru puntu garrantzitsu lortu zituen sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko. Jubenilek berdindu eta infantilek galdu egin zuten asteburuan.

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Soraluze "A" 3-2 Aretxabaleta

GOleatzaileak: Unanue(2) eta Lasku(1) 

Sailkapena: 3. 45 punturekin

Dena alde izanda ere, sufritzen

Soraluze "A"ri partidua amaitzea kosta egiten zaio batzuetan eta horren isla izan zen zapatukoa. Aurkariak bederatzi jokalarirekin azken minuturarte berdinketa lortzeko zorian izan ziren. Behar baino izerdi gehiago botata lortu zituzten Peleren mutilek hiru puntuak.

Sekulako hasiera eman zioten etxekoek partiduari eta aurkaria noraezean baloiaren atzetik korrika izan zuten. 5.minutuan izan zuen Cenzuk lehen gol-aukera Unanuek, gerora partiduko jokalaria izango zenak, emandako pase bati esker. 22. minutuan, hain zuzen ere, Unanuek buruz egin zuen etxekoen lehen gola (1-0). Partiduko intentsitateak gora egin zuen eta epaileak txartel asko atera zituen joko gogorra galarazteko asmoarkein. 44.minutuan, ordurarte lanik izan ez zuen Isusik geldiketa ona egin zuen berdinketa eragotziz. Lehen zatiko azken segunduan iritsi zen berdinketaren gola defentsaren akats larri baten ostean (1-1).

Bigarren zatia berdin hasi zen, etxekoak gola-aukerak sortuz eta aurkariak defentsan. 50.minutuan iritsi zen etxekoen bigarrena aldaratze baten ostean Laskuren areaz kanpoko jaurtiketa batean (2-1). Aurkariei erreakziorako aukerarik eman gabe jokaldi zoragarri baten ostean egin zuen Unanuek hirugarrena (3-1). Partidua kontrolpean zegoenean iritsi zen Aretxabaletaren erantzuna. 75. minutuan aurkariak jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren eta segidan bigarrena kaleratu zuen epaileak. 84. minutuan bi jokalari gutxiarekin gaizki defendatutako jokaldi batean estutu zuen markagailua Udak (3-2). 94.minutura luzatu zuen epaileak partidua eta etxekoentzat poliki joan ziren luzapeneko minutuak aurkariek etxekoen area barruan izan zutelako baloia partidua amaitu arte.

Lehenengo errregional maila KOPA

Taldeak: Soraluze 1-0 Ikasberri

Goleatzailea: Carlos Yosuan " Cafu" (1)

SAilkapena: 2. 15 punturekin

Lehenengo jubenilen maila KOPA

Taldeak: Aretxabaleta 1-1 Soraluze

Sailkapena: 3. 11 punturekin

Lehenengo infantilen maila KOPA

Taldeak: Arrasate 2-1 Soraluze

Sailkapena: 2. 25 punturekin